XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. UNITATEA

LITERATURA - 5

BERTSOLARI MOLDEKO OLERKARIAK XIX. MENDEAN

(ATARIKOAK)

(2) Euskal Herrian nekazaritza, artzantza eta arrantzua izan dira bizibide azken mende honetara arte.

Era horretako gizarteetan ez da literatura idatziaren beharrik sentitu.

(4) Euskal Herriak bere gobernurako zituen legeak ziren foruak.

Antzinako usadio eta ohituretan oinarritzen dira.

Oinarrian berdintsuak ziren arren, herrialde bakoitzaren foruek bere aldakiak dituzte.

Lurralde bakoitzak erregerekin egiten zuen tratuaren arabera alda zitezkeen foruak.

Nafarroako foruak izan ziren lehen idatziak, XIII. mendean; XIV. mendean beste Hegoaldeko eskualdeetan eta XVI. mendean Iparraldean.

Eskualde bakoitzeko ekonomia, politika nahiz administrazioa taiutzen dute.

Hona, labur zurrean, foruen garaiko Euskal Herriaren abantailak: Euskal Herria askea zen, hots, zergetatik libre zegoen, merkataritzako bideak libre zeuzkan, bestalde.

Aduanak, beraz, ez zeuden kostan, Ebron baizik.

Euskal Herriak bere erakundeak zituen: legegintzarakoa, betearazlea eta epaitzekoa.

Euskaldunek ez zuten soldadutzara joan beharrik, Batzarre Nagusiek besterik erabaki ezean.

Kanpora joatekotan Erregeak ordaindu beharra zeukan.

Foruek, bada, antzinako sistemari erantzuten zioten.

Erregimena kolokan jarri zenean, merkatu-ekonomiaren indartzearekin interes desberdinak sortu ziren, burgesia sendotu eta Bourbondarrek zentralizazio-saioaldiak areagotu.

Iparraldean XVIII. mendearen bukaeran, Iraultza frantsesarekin batera, zokoratuak geratu ziren.

Hegoaldean, berriz, XIX.ean, karlistadekin batera.

(5) Irurac bat XVIII. mendeko euskal ilustratuek asmatua da.

Ilustrazioak badu indarra Espainian ere eta bere ideia aurrerakoiak bete nahirik Herriaren adiskideen elkarteak sortu ziren toki askotan.

Bai Euskal Herrian ere, baina hiru probintziatara zabaldu nahi du oraindik bere eragina (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba).

Zazpiak Bat XIX. mendearen bukaerakoa da.

Hegoaldeak ere bere foruak galdu zituelarik elkartu beharra ikusten dute Ipar eta Hegoaldeko euskaldunek.

(ARIKETA PRAKTIKOAK)

(1) Kanpo egitura:

1.1. Gehienak bertsolarien moldekoak dira, baina ez denak.

1.2. Xenpelar bertsolariaren Ia guriak egin du horren erakorik ez da ohi bapateko bertsoetan.

Horixe da, beraz, ohizko moldeetatik gehien urruntzen dena.

1.3. Elizanbururen bertsoak, berez, lauko handiak dira (10+8), azken bertsoa errepikatzen delarik.